XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Dominikoek ez dute jesarri gura, ez daude ohituak, antza, inor parez pare mintza dakien.
Zutunik gura dute, eta ni menpeko.
Jesarrita ez baina merezi lukete hilgaiak kamainan nasai etzanda egin diezaien berba.
Zutunik gelditu naiz, eta eskua luzatu dut ahurra tente erakutsiz, ukatzeko.
- Ez dut erretzen, eskerrik asko.
- O, guk uste genuen...
Baina aita German da liburua eskaintzen didana, hurrengo baten aztertu beharko dut harrapariaren kasta.
Liburua debozionario bat da, gaztelaniaz.
- Errazagoa bazaizu, latinez ere badaukagu...
- Ez latinez eta ez italieraz!
Aita Germanek makurtzera egin behar zuenean aita Hilariok oratu dio.
Berton lagatzeko asmoa izango dute, hemen gelditzen baldin bada, noizbait, alpertsuan, zabaldu egingo dudala usteko dute.
Liburuek behintzat doan izan behar dute.
- Canovasen hilketaren barri izan duenetik, aitasantuak ez du bere geletatik urteten...!
- Ongi egin dut orduan!